Kuria

Valentia Edetanorum (egungo Valentzia) hiriko curiaren aztarnak. Centre Arqueològic de l'Almoina. K.o. I. mendea.

Kuria (latinez: Curia) Erromako lehen hiru leinuen menpeko giza erakundea izan zen hasieran. Gero, metonimiaz, patrizioen ordezkariak, eta geroago senatariak biltzen ziren lekua; hedaduraz Senatua bera. Inperioa zabaldu zenean eta hiriak sortu eta arautu zituztenean, Erroma hiria hartu zuten erromatarrek eredu gisa, eta, kolonia eta municipium maila zuten hirietan, udal kuriak osatzeko agindua eman zuten, hiria gobernatzeko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search